cast
rehabilitacion de fachada en donostia, gipuzkoa carlos I 22 en amara trasera de la fachada durante la rehabilitación acabado de la fachada ventilada acabado de la fachada ventilada acabado de la fachada ventilada acabado de la fachada ventilada

Fatxada nagusien energia-birgaitzea

Kokapena

Carlos I etorbidea, 22-24-26. Donostia

Bezeroa

Bizilagunen komunitatea

Data

2026

Deskribapena

Fatxaden birgaitze-proiektua, alde batetik, eraikinaren fatxaden energia-birgaitzean oinarritzen da, eta bestetik balkoien konponketan eta 9. solairuko terrazetan etxebizitzen barrualdeari eragiten dioten patologiak dituzten gune puntualetan egin beharreko lanetan. Honako jarduketa hauek aurreikusten dira:

• Fatxaden energia-birgaitzea fatxada aireztatuaren sistemaren bidez, eta balkoien barrualdean SATE sistema ezarriz.

• Balkoien eta bederatzigarren solairuko terrazetako birgaitzea eta iragazgaiztea, zortzigarren solairuko etxebizitzen barrualdean kalteak eragiten dituzten kasuetan (bi terraza barne hartu dira).

• Balkoi guztietako barandak ordezkatzea altzairu herdoilgaitzezko eta beirazko baranda berriekin.

• Fatxadako baoetan, arotzeriak beheko babes-finkorik ez duenean, kanpoko beirazko baranda jarriko da.

• Arkupeetako sabai faltsua berritzea aurreikusten da: isolamendu termikoa gehituz eta beheko solairuko arkupeko sabai faltsua ordezkatuz.

• Beheko solairuko harrizko aplacatuaren elementuak garbitu eta hidrofugatu egingo dira (fatxadako elementu iraunkorrak, komunitateko elementuen parte direnak).

GIPUZKOAN AIREZTATUTAKO SISTEMA INSTALATUTA DUEN FATXADA BIRGAITZEA