cast

etxezabal eraikuntzak

ETXEZABAL familia-enpresa da eta 40 urte baino gehiagoko ibilbidea du eraikuntzaren sektorean. Ordutik esperientzia handia hartu dugu merkatuan, lantalde erabat gaitua osatuz. Gure helburua hurbileko tratua eskaintzea da, hartutako kalitate, prezio eta epeei buruzko konpromisoak betetzeko.

construcción

Emaitzak

rehabilitacion edificios

Arreta berezia jartzen diogu lan bakoitzari, guztion artean azken emaitza ona lortzeko.

Sustatzailearekin eta zuzendaritza fakultatiboarekin ematen dugun lankidetza ezinbestekoa da gure enpresa-politikan.

Lan talde trebe eta esperientzia duna

Gaur egun, eraikuntza arloko taldea dugu administrazio langile, teknikoz osatua eta batez ere eraiketa prozesu batean partu hartu dezaketen gremio ezberdinen koordinaketaz eta antolaketaz arduratzen gara. Eraikuntza eta birgaitzeetan esperientzia handia duten obra arduradunak ditugu.

construcción

Makinaria propioa eta baliabide teknikoak proiektu bakoitzaren zerbitzura

construcción edificios

Makinaria-parke propioa dugu, eta horri esker proiektu bakoitzari eraginkortasun eta autonomia bermeekin aurre egin diezaiokegu.

Gure baliabide nagusien artean 35 metroko pluma duen Liebherr dorre-garabia nabarmentzen da, baita 60 eta 120 kVA arteko potentziako sorgailu elektrikoak ere, lanen exekuzioan beharrezkoa den energia-hornidura bermatzen dutenak. Indusketa eta zimendatze lanetarako, tamaina desberdinetako hondeamakinak ditugu, obraren fase bakoitzera egokituak. Ohikoena Hitachi ZX135 makina erabiltzea da; makina polifazetikoa da, eta gure talde espezializatuaren laguntzarekin lan horiek zehaztasunez eta eraginkortasunez egiteko aukera ematen digu.

Gainera, Europako andamio tubularra gure jabetzakoa da, eta haren muntaketa beharrezko prestakuntza espezifikoa duen gure langile propioek egiten dute. Gure ekipamendua osatzeko, Mercedes-Benz Arocs 5 kamioi-garabia dugu, Hiab X-Hipro 352 E-6 garabiarekin hornitua, eta horri esker obran materialak modu arin eta seguruan garraiatu eta hornitu ditzakegu.

camión para construcción camión para construcción camión para construcción camión para construcción camión para construcción camión para construcción

Taldeak kontratista nagusi gisa lan egiten du gehienetan, obretan parte hartzen duten gremio guztiak koordinatzen eta zuzentzen ditu eta etxebizitzen eraikuntzaren kasuan, sustatzaileari giltza eskura ematera iristen da. Gure bezeroen beharrak asetzearen garrantziaz jabetuta, kalitate/prezio erlazio ona bermatzen dugu gure lanekin batera.

construcción en gipuzkoa bajo criterios de sostenibilidad

JASANGARRITASUNA:

Jasangarritasun-irizpideen arabera eraikitzen dugu:

  • - Obretako hondakinen kudeaketa
  • - Ziurtatutako materialak eta iraunkortasun handikoak
  • - Lehentasuna material naturalei edo hurbilekoei
  • - Energia-sistema eraginkorrak erabiltzea
construcción

Azkartasuna eskaintzen dugu gauzatze eta entregatzeko epeetan, kostu lehiakorrak beti eta kalitate eta malgutasun handia.

rehabilitacion edificios

Gipuzkoan eraikuntzan eta birgaitzean espezializatuta gaude. Kontratista nagusi gisa lan egiten dugu. Obretan parte hartzen duten gremio guztiak koordinatzen eta zuzentzen ditugu. Etxebizitzen eraikuntzan sustatzaileari giltza eskura ematera iristen gara.

Etorkizuneko espazioak eraikitzen ditugu