cast
detalle del baño baño puertas detalle de las puertas

Urdintxo villaren birgaitzea

Ubicación

Donostia

Cliente

Particular

Fecha

2026

Proiektu honen helburua eraikinaren fatxadak eta estalkia birgaitzea da, jatorrizko arkitektura, nortasuna eta eraikuntza-ezaugarriak errespetatuz. Era berean, kanpoaldeko mantentze-lanak egingo dira eraikinaren kontserbazio-egoera hobetzeko.

FATXADAK ETA ESTALKIA

Esku-hartzeak harrizko elementuen garbiketa, tratamendu hidrofugatzailea eta zaharberritzea hartzen ditu barne, baita jatorrizko bolumenen berreskuratzea, morterozko zarpiatuen margoketa eta egungo tela asfaltatuzko estalkiaren erabateko berritzea ere. Estalki berria Intxaurrondo 42 eraikinekoaren antzeko teila lauz egingo da, eta euri-urak biltzeko sistema berriak instalatuko dira, indarrean dagoen araudia betez.

Hondatutako harrizko elementuen artean, erlaitzen eta bao-inguruen funtziozko piezak soilik berreraikiko dira.

Leihoetako harrizko isurialdeak guztiz agerian daudenez eta eraikinaren barrualdean hezetasun-arazoak antzeman direnez, zinkez egindako leiho-ertzeko pieza berriak jarriko dira, ur-jarioa eta tanta-etena integratuta, ura harrizko elementu porotsuekin kontaktuan egotea saihesteko eta fatxadaren izaera historikoa errespetatzeko.

Halaber, balkoiak iragazgaiztuko dira, eta ertzetan zinkezko ur-jario piezadun baldosa-akabera jarriko da.

Erlaitzetako hutsuneak zaharberritze-morteroekin konponduko dira, eta elementu horizontaletarako berariazko tratamendu hidrofugatzailea aplikatuko da.

Metalezko elementu guztietan decapatze-, garbiketa- eta saneamendu-lanak egingo dira, oxidazioaren aurkako inprimazioa eta babes-akabera aplikatuz. Horrez gain, harrera-guneko bolumenaren metalezko estaldura eta igogailuaren bolumeneko aluminiozko lamen akabera ordezkatuko dira.

Estalkia berritzeko, egungo estalkia euskarri estrukturaleraino eraitsiko da, eta hezetasunak kaltetutako taulak ordezkatuko dira beharrezkoa denean. Ondoren, polietilenoz indartutako lurrun-hesi transpiragarri eta iragazgaitza jarriko da, eta rastrelen gainean teila lauzko estalki berria eraikiko da, 12 cm-ko isolamendu termikoa eta mantentze-lanetarako bizi-lerro homologatua barne.